Osagaiz 4.2 (2020)

Gernu-erretentzioan maskuria zundatzean deskonpresio azkarrak ez dauka pixkanakako deskonpresioak baino konplikazio-arrisku gehiagorik

Laburpena:

Gernu-erretentzio akutuan maskuria zundatzea eta deskonpresioa azkar egitea metodo segurua, azkarra eta erosoa da. Konplikazioei dagokienez, deskonpresio azkarraren eta pixkanakakoaren artean ez dago estatistikaren aldetik esanguratsua den desberdintasunik. Gako-hitzak: gernu-erretentzioa, zundatzea, deskonpresio azkarra, pixkanakako deskonpresioa, konplikazioak. When an acute urinary retention happens, making a catheterization and a fast decompression is a safe, fast and comfortable method. About complications, there aren`t statistically significant differences between fast and gradual decompression. Keywords: Urinary retention. Catheterization. Fast decompression. Gradual decompression. Complications.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea