Osagaiz 5.1 (2021)

GITEPen 5 urteko esperientzia Gipuzkoan: diziplina anitzeko taldea biriketako tronboenbolismo akutu larriaren artatze integralerako

Laburpena:

Sarrera: 2012ko urtarrilean GiTEP diziplina anitzeko taldea eratu zenbiriketako tronboenbolismo akutu larriaren tratamendurako, Gipuzkoan, 800.000 biztanleko eremuan. Helburua prozesu honetan inplikatutako zerbitzuen arteko koordinazioa hobetzea zen, erantzun azkarrago, aktiboago, osoago eta indibidualizatuago bat emanaz. Material eta metodoak: GiTEPek barne hartzen ditu medikuntza intentsiboko, kardiologia interbentzionistako, bihotzeko kirurgiako, pneumologiako, erradiodiagnostikoko, erradiologia interbentzionistako, larrialdietako, hematologiako eta onkologiako espezialistak. 2012ko urriaren eta 2016ko abenduaren artean ingresatutako pazienteen ezaugarri demografikoak, tratamendua eta lehen 6 hilabeteetako bilakaera aztertu ziren. Emaitzak: Denbora-tarte horretan 178 paziente ingresatu ziren biriketako tronboenbolismoagatik Gipuzkoako zainketa intentsiboen unitateetan, European Society of Cardiologyren 2014ko sailkapenaren arabera estratifikatuta. Horietatik, 124 pazientetan (% 70) aktibatu zen GiTEPKodea, eta horien artean 35 arrisku handikoak eta 89 arrisku ertain-altukoak izan ziren. Batez besteko adina 65 urtekoa izan zen, eta % 50,6 gizonak izan ziren. Gehien erabili zen tratamendua antikoagulazioa izan zen (% 57,3). Birperfusio aurreraturako, kateter bidez gidatutako teknika farmakoinbasiboa (% 28,1) eta rtPA bidezko fibrinolisi sistemikoa (% 12,4) erabili ziren. Ez zen inor ebakuntza bidez tratatu. % 6,7k konplikazio hemorragikoak izan zituen, bat bera ere ez bizi-arriskukoa edo intrakraneala. ZIUko egonaldiaren mediana 3 egunekoa izan zen, eta ospitalekoarena 9 egunekoa. 30 egunerako hilkortasuna% 6,2koa izan zen. Eztabaida eta ondorioak: Biriketako tronboenbolismo larriaren diziplina anitzeko kudeaketak paziente hauen tratamendurako jarrera proaktiboago eta antolatuago bat ahalbidetu du, konplikazio hemorragiko larririk gabe eta espero baino hilkortasun txikiagoarekin. Gako-hitzak: biriketako tronboenbolismoa, arriskuaren estratifikazioa, diziplina anitzeko taldeak, TEPKodea, kateter bidez gidatutako terapia farmakoinbasiboa, fibrinolisi sistemikoa Background: The GiTEP multidisciplinary response team was created in January 2012 to provide the highest level of care to patients with severe pulmonary embolism in a region of 800,000 inhabitants. The aim of creating the team was to improve coordination between the services involved in the process, delivering a more streamlined, active, complete and personalised response. Methods: the GiTEP team is made up of specialists from Intensive Care, Interventional Cardiology, Cardiac Surgery, Pneumology, Radiology, Emergency Department, Haematology and Oncology. This paper analyses, in a prospective observational study, the demographic characteristics, treatment and progress of patients admitted between January 2012 and December 2016 over the first six months of treatment. Differences between ratios were analyzed using the χ2 method or Fisher’s exact test and regression analysis was used to verify tendencies. Results: 178 PE patients were admitted to Intensive Care and stratified according to the European Society of Cardiology 2014 classification. The GiTEP protocol was activated in 124 patients (70% ), of which 35 were classified as high risk and 89 as intermediate-high risk. Mean age = 65 years; 50.6% male. The most frequently administered treatment was anticoagulation (57.3% ); the advanced reperfusion therapy of choice was catheter-directed therapy (28.1% ), followed by systemic thrombolysis with rtPA (12.4% ). No surgery was performed. 6.7%of patients experienced haemorrhagic complications, in no case life-threatening or intracranial. The median length of ICU stay was 3 days and of hospital stay was 9 days. The mortality rate at 30 days was 6.2% . Conclusion: Multidisciplinary intervention in severe pulmonary embolism has resulted in a more proactive, systematic treatment of patients in the region, with no serious haemorrhagic complications and a mortality rate lower than expected. Keywords: pulmonary embolism; risk assessment; pulmonary embolism response team (PERT); pulmonary embolism code; catheter-directed therapy; systemic thrombolysis.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea