Osagaiz 7.1 (2023)

Gizarte-laguntzan oinarrituriko esku-hartze pilotu batek bularreko minbizidun pazienteen aurre-egite estrategietan duen eraginaren azterketa

Laburpena:

Minbizidun pazienteen ingurune hurbilak asetzen ez dituen premiei erantzuteko, berdinen arteko gizarte-laguntzako programak sortu dira azken urteotan. Luzetarako saiakuntza kliniko batean kokatzen den ikerketa honen helburua izan da aztertzea zer eragin duen berdinen arteko gizarte- laguntzako esku-hartze batek estresari aurre egiteko estrategia ezberdinetan, Gipuzkoako Onkologikoa Fundazioan bularreko minbiziaz diagnostikatutako emakumeen artean eta bularreko minbizia gainditutako boluntarioek trukatutako laguntza oinarri hartuta. Esku-hartzea 6 edo 8 gizarte-laguntzako saioz osatu zen, bakoitzean paziente batek eta boluntario batek parte hartu zutelarik. Emaitzek islatzen dutenez, talde esperimentaleko emakumeek umorea bezalako aurre-egite egokitzailea gehiago erabili zuten eta ezeztapena bezalako aurre-egite ez-egokitzailea, aldiz, neurri txikiagoan. Gainera, kimioterapia jaso zuten kontrol-taldeko parte-hartzaileen artean umorearenerabilera urriagoa egin zen, jaso ez zutenekin alderatuta. Gure aurkikuntzek iradokitzen dute berdinen arteko gizarte-laguntzako programek arintzen lagun dezaketela esperientzia kaltegarriek pazienteen osasunean izan dezaketen eragin negatiboa, estresari aurre egiteko estrategia egokitzaileak sustatuz eta ez-egokitzaileak murriztuz. Gako-hitzak: bularreko minbizia, gizarte-laguntza, aurre egiteko estrategiak, umorea, ezeztapena. Analysis of the effect of a pilot peer support intervention on breast cancer patients’ coping strategies In cancer patients, peer support programs have emerged in recent years with the aim of meeting the social support needs not covered by the patients' close environment. This research project is framed within a longitudinal clinical trial and aimed to analyse the impact of a peer support program on coping strategies in breast cancer patients from the Onkologikoa Foundation of Gipuzkoa, based on the support provided by people who have faced similar challenges or problems. The intervention consisted of 6 or 8 sessions of social support involving a patient and a volunteer. The results show that women in the intervention group used adaptive coping strategies such as humor to a greater extent and non-adaptive coping strategies such as denial to a lesser extent. In addition, a lower use of humor was observed among those participants in the control group who received chemotherapy compared to those who did not. These results suggest that peer support programs can help reduce the negative impact of harmful experiences on the health of breast cancer patients, specifically by promoting adaptive coping strategies and reducing non-adaptive ones. Keywords: breast neoplasms, peer-support, coping, humour, denial.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea