Osagaiz 5.2 (2021)

Gorputz-irudiaren eragina erditze osteko depresioan: berrikuspen sistematikoa

Laburpena:

Erditze osteko depresioaren mundu-mailako prebalentzia % 10-20an estimaturik dago. Horrek osasun publikorako ardura bilakatu du. Gaur egungo gizartean gorputz-irudiari garrantzi handia ematen zaio, eta haurdunaldian, amatasun-prozesu horren bizipen intrintseko baten modura ulertzen denez, gorputzak izaten dituen aldaketei ez zaie arreta berezirik eskaintzen. Lan honen helburua da gorputz-irudiak erditze osteko depresioan duen eragina aztertzea. Lau datu-base elektronikotan bilaketak egin ostean, 16 artikulu hautatu ziren. Emaitzen arabera, gorputz-asegabetasunaren eta erditze osteko depresio-sintomen artean erlazio positiboa aurkitu zen, hots, gorputz-asegabetasuna zuten emakumeek erditze osteko depresioa pairatzeko aukera handiagoa zuten. Gorputz-irudiarekiko gogobetetzea sustatzea erditze osteko depresioaren prebentziorako baliabide interesgarri eta eraginkorra izan daitekeela uste da. Gako-hitzak: erditze osteko depresioa, gorputz-irudia, gorputz-asegabetasuna, berrikuspen sistematikoa. Influence of body image in postpartum depression: systematic review The global prevalence of postpartum depression is estimated to be between 10-20%, becoming a public health concern. Our society gives great importance to body image and, during pregnancy, no special attention is paid to body changes as they are understood to be an intrinsic experience of the mothering process. This study aimed to analyze the influence of body image in postpartum depression. After searching in four electronic databases, 16 articles were selected. The results showed a positive relationship between body dissatisfaction and postpartum depressive symptoms, that is, women with body dissatisfaction were more likely to suffer postpartum depression. Promoting body image satisfaction can be an interesting and effective resource for preventing postpartum depression. Keywords: postpartum depression, body image, body dissatisfaction, systematic review.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea