Osagaiz 1.2 (2017)

Insomnioaren tratamendu fitoterapeutikoa

Egilea(k):
Emilia Barrio Garcia, Eder Baltziskueta Florez, Jorge Emilio Ortega Calvo
Gaiak:
Insomnioa, Fitoterapia
Orrialdeak:
4
Zenbakia:
1
Argitalpen-urtea:
2017
SHU:
61
Deskargatu
Osagaiz-en ikusi

Laburpena:

Loezin primarioan, batez ere larriak ez diren kasuetan, sendabelarren erabilera hiperaktibazio eta loezina tratatzeko aukera bat izan daiteke, bai ezaugarri hipnotiko eta erlaxagarriengatik; eta baita loaren arkitektura eraldatzen ez dutelako ere.

Berrikuspen honetan, loezinerako farmazietan eskuragarri ditugun landareak bildu dira, bi taldeetan banatuz: loezina tratatzeko erabilgarriak diren landareak eta loezina tratatzeko erabilgarriak izan daitezkeen landareak.

Gako-hitzak: Insomnioa, Fitoterapia.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea