Osagaiz 6.1 (2022)

Karbapenem motako antibiotikoekiko erresistentzien garapenean inplikatutako faktoreak

Laburpena:

Osasunaren Mundu Erakundeak ezarritako 10 erronken artean helburu nagusietako bat da Enterobacteriaceae familiako hainbat espezie (Klebsiella pneumoniae, Escherichia coli, Serratia spp. eta Proteus spp. printzipalki), Pseudomonas aeruginosa eta Acinetobacter baumanii bakterioek karbapenem antibiotikoekiko garatzen ari diren erresistentzien agerpena etetea. Horretarako funtsezkoa da erresistentzia-mekanismoen eta inplikaturiko faktore desberdinen ikerketa. Lan hau metodologia kuantitatibo batean oinarrituko da. 2010-2020 bitarteko zenbait datu-base aztertuko dira Europako 30 herrialdetan, urtez urteko konparazioa eginez karbapenem antibiotikoekiko erresistentzietan inplikaturiko faktoreen inguruan. Horien artean honako hauek aurki daitezke: erresistentzia-mekanismoak biologia eta genomikaren aldetik, erresistentzia-tasen eta antibiotiko desberdinen kontsumoaren analisia Europa mailako herrialdeetan, biztanleria-mugimenduen eragina eta, azkenik, ingurumeneko hainbat faktoreren garrantzia (klima, elikagaien industria, abeltzaintza, agronomia eta piszikultura, besteak beste). Inpaktu sozioekonomikoa aztertuta, argi dago karbapenem antibiotikoekiko erresistentzien garapena mundu osorako kezka-arrazoia dela. 2017. urtean jada, horren ondoriozko gastua mundu osoan zehar 94 bilioi euro ingurukoa izan zela estimatu zen. Gaur egun, Europa mailan, 33.000 heriotza erregistratu dira. 2050. urterako 50 milioi heriotza inguru estimatzen dira mundu osoan zehar. Karbapenemak espektro zabaleko antibiotiko betalaktamikoak dira eta bakterio erresistenteek eragindako infekzioei aurre egiteko artsenal terapeutikoan azken lerroa osatzen dute, polimixinekin batera. Antibiotikoen gehiegizko erabilera eta tratamendu desegokiak erresistentzien areagotzearen erantzule garrantzitsuak dira, bai ospitale-mailan baita abeltzaintza bezalako industrietan ere. Biztanleria-mugimenduek bestalde, eragin nabarmena izan dute espezie erresistenteak suspertzen. Ikerketa honen helburua da erresistentzia-tasak geldiarazteko zuzenbide okerrak hautematea eta proposamen berriak ezagutzera ematea. Gako-hitzak: Enterobacteriaceae, Acinetobacter baumannii, Pseudomonas aeruginosa, Karbapenem antibiotikoekiko erresistentziak, Antibiotikoen kontsumoa, Erresistentzia-tasak. Curbing the resistance to carbapenem antibiotics in bacterias of the Enterobacteriaceae family (Klebsiella pneumoniae, Escherichia coli, Serratia spp. and Proteus spp. predominantly), Pseudomonas aeruginosa and Acinetobacter baumanii is among the 10 challenges set by the World Health Organization. Research on resistance mechanisms and the factors involved is essential to stop the development of these species. This study will be based on a quantitative methodology, based on the statistical analysis of data collected from 2010 to 2020 in 30 European countries about the different factors involved: biological and genomic resistance mechanisms, analysis of resistance rates and antibiotics consumption, the influence of population movements, and finally, environmental factors (climate, food industry, animal husbandry, agronomy and fish farming). From a socio-economic point of view, it can be stated that the development of resistance to carbapenems is a globally extended concern. In 2017, the resulting expenditure was estimated at around 94 billion dollars worldwide. Currently, at European level, 33.000 deaths have been recorded By 2050, an estimated 50 million deaths are expected worldwide. Carbapenems and polymyxins are broad-spectrum beta-lactam antibiotics, used to combat infections caused by resistant bacterias. The overuse of antibiotics and inappropriate treatments are major contributors to increase in resistances, both at hospital level and in industries such as animal husbandry. Population movements have had also a significant influence on the recovery of resistance species. The aim of this research study is not only to detect erroneous commands to curb resistance rates but also to make known new proposals for future investigations. Keywords: Enterobacteriaceae, Acinetobacter baumannii, Pseudomonas aeruginosa, Carbapenem resistance, Antibiotic consumption, Resistance-tases.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea