Osagaiz 7.1 ale berezia (2023)

LGTBI+ errealitateak eta osasun-sistema: giza eskubideentzako aukera bat

Egilea(k):
Zaira Garcia Dafonte
Gaiak:
Soziologia, Osasuna, Sexualitatea
Orrialdeak:
8
Zenbakia:
7
Argitalpen-urtea:
2023
SHU:
61
Deskargatu
Osagaiz-en ikusi

Laburpena:

Artikulu honetan, lehenik eta behin, sexu-genero sistemaren eremu kontzeptuala aurkezten da; bigarrenik, LGTBI+ pertsonen egoera eta aldarrikapenak aztertzen dira. Horretarako, EAEko eta Espainiako Estatuko azterlanak eta LGTBI+ subjektuekin egindako azterlanak aztertzen dira, baita biztanleriak LGTBI+ kolektiboaren osasun-eskubideen inguruan duen pertzepzioa ere. Azkenik, lanildoak zehazten dira.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea