Osagaiz 7.1 (2023)

Medikamentuak arrazoiz preskribatzen ikasteko gidaliburua, kasu klinikoetan oinarrituta

Laburpena:

Kasu klinikoetan oinarritutako medikamentuak arrazoiz preskribatzen ikasteko ikasmaterial digital hau Medikuntzako, Farmaziako, Odontologiako eta Fisioterapiako ikasleei zuzenduta dago. Lanak 10 kasu kliniko biltzen ditu: infekzioa, arnas aparatuko eta digestio‐aparatuko gaixotasunak, gaixotasun kardiobaskularrak (hipertentsio arteriala eta bihotz‐gutxiegitasuna), hiperkolesterolemia, mina, gaixotasun psikiatrikoak eta neurologikoak. Beherago agertzen den estekan deskarga daiteke. Gako‐hitzak: kasu klinikoak, preskripzio arrazionalerako pausoak, onura/arrisku erlazioa, erabaki terapeutiko sistematizatua. Clinical case-based guidebook for learning rational drug prescribing This digital book on learning how to prescribe drugs based on clinical cases is aimed at students of Medicine, Pharmacy, Dentistry and Physiotherapy. The work includes 10 clinical cases: infection, diseases of the respiratory system and digestive system, cardiovascular diseases (hypertension and heart failure), hypercholesterolemia, pain, psychiatric and neurological diseases. It can be downloaded from the link below. Keywords: clinical cases, steps for rational prescription, benefit/risk ratio, systematized therapeutic decisions.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea