Medikuaren oinarrizko gaitasun profesionalak
Laburpena:
Medikuaren oinarrizko gaitasun profesionalak liburuak argia ikusi du. Gaixo baten aurrean
jarriko den edozein osasun-profesionalentzat lagungarri suerta daitekeen tresna bat
da,pertsona osotasunean artatzeko, berarekin komunikatzeko eta alor bioetikoak lantzeko
eskuratu beharreko gaitasunak azaltzen dituena.
Liburua Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) antolatzen duen Agote Sariaren bitartez
eskainitako aukeraren ondorio izan da eta Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) laguntzari
esker argitaratu da.
Hutsune bat betetzea bilatzen duen lana da, batetik, euskaraz idatzitako osasungintzako liburu
akademiko gehiagoren beharra asetzea, eta, bestetik,mediku batek eskuratu beharreko
oinarrizko gaitasun profesionalen inguruko beharrezko gogoeta egitea.
Bereziki, Medikuntza zein Erizaintzako graduko ikasleei, graduondoko ikasleei eta tutoreei
zuzendutako liburua bada ere, orokorrean profesional ororentzat erabilgarria izatea bilatzen
du.
Izan ere, oso garrantzitsua da etorkizuneko medikuek jakitea gaixotasunaren atzean alderdi
gehiago badirela, hau da, desberdintasun sozialak osasunarekin zerikusia duela eta ditugun
baliabideak ez direla soilik preskribatzen diren medikamentuak, baizik eta testuingurua, familia,
sare sanitarioa eta osasunerako prebentzio eta promozioko politikak ere kontuan hartu behar
direla. Gaixotasunaz gain, pertsona bera artatzeko gaitasuna eskuratzeko pausoak eskaintzen
dira hiru kapitulutan banatuta: pazientearengan zentratutako metodo klinikoa, komunikazio
klinikoa eta bioetika.
Gako-hitzak: gaitasun profesionala, konpetentzia, komunikazio klinikoa, humanismoa,
bioetika, pazientearengan zentratutako metodo klinikoa.
The basic professional competencies of physicians
The book The basic professional competencies of physicians has been released. It is a tool that
can be helpful for any health professional who will be placed in front of a patient. It explains
the necessary skills and abilities to care for the person as a whole, to communicate with them
and to work in the field of bioethics.
The book is the result of an opportunity offered by the Agoteprize organized by Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea (OEE) and has been published with the support of the Udako Euskal Unibertsitatea (UEU).
It is a work that seeks to fill a void, to satisfy the need for more academic health books written in Basque, and to reflect on the basic professional competencies that a physician must acquire.
It is a book aimed at medical and nursing undergraduate and graduate students and tutors, although it seeks to be useful for all professionals.
In fact, it is very important for future doctors to know that there are more aspects behind the disease, namely that social inequality has to do with health, and that our resources are not only medicinal, but that also context, family, sanitary network, and health prevention and promotional policies count.
In addition to the disease, several steps are offered in the acquisition of competencies to care for the patient, divided into three chapters: patient-centered clinical method, clinical communication and bioethics.
Keywords: professional competence, competence, clinical communication, humanism, bioethics, patient-centered clinical method.