Osagaiz 5.1 (2021)

Metanol-intoxikazioa: diagnostiko kliniko, analitiko eta tratamendu azkarren beharra

Laburpena:

Metanol-intoxikazioa morbilitate handia duen egoera da, nahasmendu metaboliko larriak, itsutasuna eta disfuntzio neurologiko garrantzitsuak eragin ditzakeena. Hori dela eta, diagnostikoa eta tratamendua garaiz ezarri behar dira. Azkenaldian, metanol-intoxikazio kasuen hazkundea antzeman dugu gure ingurunean (% 50 azken urtean) eta gure ospitalean, gehientsuenetan bezala, ez dago metanola neurtzeko analisi-teknikarik eskuragarri. Horregatik, artikulu honetan ospitalean berriki izan diren lau kasu kliniko aurkezten ditugu, gaixo hauen maneiuari eta datu kliniko eta analitikoei dagokien informazio garrantzitsuena aztertuz. Gure helburua zera da: batzuetan zehazten zaila den diagnostiko goiztiarra ezartzeko estrategia baliagarria garatzea. Intoxikazio mota honen hilkortasun-tasa handia izanik eta tratamendua badagoela jakinik, metanol-intoxikazioa berehala identifikatzea garrantzitsua da. Azaldutako kasu klinikoak aztertu ondoren, emaitzek adierazi zuten susmo kliniko handia, azidosi metabolikoa eta anion gap eta osmol gap altuak diagnostiko goiztiarra egitea ahalbidetzen duten ezaugarriak direla. Gako-hitzak: metanol, intoxikazio, azidosi metaboliko, anion gap, osmol gap Methanol intoxication is an infrequent condition associated with high morbidity that can cause severe metabolic disturbances, blindness, and important neurological dysfunction potentially life threatening. Therefore, early diagnosis and treatment is required to obtain the best possible result for the patient. Recently, an increase in cases of methanol intoxication has been observed in our environment (50% in the last year) and in our hospital, as in most of them, specific analysis techniques for methanol are not available. This is why in this article we present four recent clinical cases that occurred in our hospital: to analyze the most relevant information derived from the management of these patients and their clinical and laboratory data. Our objective is to develop a valid strategy in order to facilitate obtaining an early diagnosis sometimes difficult to achieve. Due to the potential mortality of this poisoning and the existence of treatment, it is important to recognize methanol intoxication immediately. After analyzing the exposed clinical cases, the results indicated that a high index of suspicion and the presence of metabolic acidosis associated with an elevated anion gap and osmol gap and are characteristic findings that allow an early diagnosis. Keywords: methanol, intoxication, metabolic acidosis, anion gap, osmol gap

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea