Online farmazia-arreta onkologiaren arloan: eredu pilotu berriak garatzen
- Egilea(k):
-
Mikel Urretabizkaia Anton, Pilar Bachiller Cacho, Miren Josune Garcia de Andoin Barandiaran, Koro Andueza Granados, Laura Basterretxea Badiola, Miren Ercilla Liceaga, Maitane Umenez, Larraitz Leunda Eizmendi, Aitziber Lizardi Mutuberria, June Landa Alberdi, Garbiñe Lizeaga Cundín
- Gaiak:
-
farmazia-arreta, telemedikuntza, sintomak maneiatzea, minbiziaren aurkako agenteak, kanpoko pazienteak, farmazialari klinikoak
- Orrialdeak:
- 10
- Zenbakia:
- 4
- Argitalpen-urtea:
- 2020
- SHU:
- 61
- Deskargatu
- Osagaiz-en ikusi
Laburpena:
Helburua: Online eskainitako farmazia-arretaren (FA) eredu pilotu bat deskribatzea eta haren bideragarritasuna eta erabilgarritasuna aztertzea.
Metodoa: Online eskainitako FA zerbitzuaren esplorazio-izaerako ikerketa prospektiboa eta deskribatzailea egin zen, 12 astez, minbiziaren aurkako aho bidezko agenteekin tratatutako giltzurrun-minbizi aurreratua zuten pazienteetan. FA zerbitzua honetan oinarritzen zen: 1) medikazioari eta ondorio kaltegarriei buruzko informazioa ematea; 2) ondorio kaltegarrien galdetegiak eta pisuaren eta tentsio arterialaren jarraipena egitea; eta 3) pazientearen eta farmazialariaren arteko zuzeneko komunikazio-kanal bat ezartzea. Dena online, Osasun Karpetaren bitartez. Neurtutako aldagaiak FA programaren atxikidura, ezarritako komunikazio-kanalaren erabilera eta pazienteen gogobetetzea izan ziren.
Emaitzak: 24 pazienteri egin zitzaien elkarrizketa eta horietatik lauk (% 16,7k) hartu zuten parte ikerketan. Parte-hartze urriaren arrazoi nagusiak: a) Internet ez erabiltzea (elkarrizketatuen % 37,5), eta b) Osasun Karpetara sartzeko pasahitzak ez izapidetzea (elkarrizketatuen % 41,7). Ikerketan parte hartu zuten pazienteen atxikidura ertaina, handia eta oso handia izan zen, eta denek erabili zuten komunikazio-kanal berria kontsultak egiteko. Oro har, guztiak gustura agertu ziren jasotako zerbitzuarekin.
Ondorioak: Osakidetzan eskuragarri dauzkagun baliabideekin, badirudi posible dela online FA garatzea. Pazienteak jasotako zerbitzuarekin pozik dagoela adierazteak haren erabilgarritasuna baieztatzen du. Muga nagusia parte-hartze urria izan zen, seguruenik pazienteen adin aurreratuak eta Osasun Karpetaren inguruko ezjakintasunak baldintzatuta. Etorkizuneko belaunaldien parte-hartze handiagoa aurreikusiz, online FAren eredu aitzindariak garatzen inbertitu beharko genuke.
Gako-hitzak: farmazia-arreta, telemedikuntza, sintomak maneiatzea, minbiziaren aurkako agenteak, kanpoko pazienteak, farmazialari klinikoak.
Goal: Describing an online pharmaceutical care (PC) pilot model and evaluating its feasibility and usefulness.
Method: A prospective descriptive and exploratory study of online PC was conducted, during 12 weeks, in patients with advanced renal cell carcinoma with oral antineoplastic agent treatment. PC included: 1) providing information about their medication and adverse reactions; 2) performing adverse reactions questionnaires and a weight and blood pressure follow-up and 3) establishing a direct patient-pharmacist communication channel. All was performed online through the “Health Folder”. Measured variables were adherence to the PC program, the communication channel utilization and patients´ satisfaction.
Results: 24 patients were interviewed and four (16.7%) of them were included in the study. The low participation was due to: a) not being internet user (37.5% of the interviewed); b) not applying for the personal “Health Folder” access code (41.7% of the interviewed). Adherence to the PC program was medium, high or very high in all the study patients. All of them used the new communication channel to make their inquiries. In general, all were satisfied with the service received.
Conclusion: With the available resources we have in Osakidetza, the development of online PC seems feasible. Patients´ satisfaction with the service received supports its usefulness. Low participation was the main limitation, and was probably conditioned by the patients´ advanced age and lack of knowledge about “Health Folder”. Foreseeing a greater participation of future generations, we should invest in developing pioneer online PC models.
Keywords: Pharmaceutical care, telemedicine, symptom assessment, antineoplastic agents, outpatients, clinical pharmacists