Osagaiz 5.1 ale berezia (2021)

Osasunaldia: osasun-zientzietako gradu amaierako lanen 1. jardunaldia

Egilea(k):
Hainbat egile
Gaiak:
Osasuna, Gradu amaierako lana, Osasunaldia
Orrialdeak:
37
Zenbakia:
5
Argitalpen-urtea:
2021
SHU:
61
Deskargatu
Osagaiz-en ikusi

Laburpena:

OSASUNALDIA, osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 1. Jardunaldia Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen (OEE) eta Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) elkarlanari esker 2017an OSAGAIZ osasun-zientzien aldizkaria sortu zen. Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak diruz laguntzen du. Bertan argitaratzen dira osasun arloko espezialitate ezberdinetan landutako ikerketen artikuluak, gai klinikoen berrikuspenak, beste aldizkarietan argitaratutako artikulu interesgarrien balorazio kritikoak, farmakoei buruzko informazioa eta baita GRADU AMAIERAKO LANAK ere. Aldizkaria elektronikoa da, dohainik eta www.osagaiz.eus web orrian PDF formatuan argitaratzen da. Urtean bi ale arrunt eta ale berezi bat argitaratzen dira. Euskal Herriko fakultateetan urtetik urtera gero eta gradu-amaierako lan gehiago euskaraz egiten direla kontutan hartuz OSAGAIZ aldizkariak beste pauso bat ematea erabaki du eta Osasun Zientzien gradu-amaierako lanen 1. Jardunaldia antolatu du “OSASUNALDIA”. Lankide izan ditu UPV-EHUko Euskararen Errektoreordetza, Medikuntza eta Erizaintza, Psikologia eta Farmazia Fakultateak. Baita Gipuzkoako Sendagileen Elkargoa ere. Jardunaldia 2021eko ekainaren 7an eta 8an egin zen. Helburua gradu-amaierako lanei ikusgarritasun handiagoa ematea izan zen. Jardunaldi honetara aurkeztu ziren azken bi ikasturteetan landu diren 23 gradu-amaierako lan. Gehienak erizaintzakoak izan ziren baina baziren medikuntzakoak, farmakologiakoak eta psikologiakoak ere. Nondik aurkeztu ziren begiratzen badugu Donostiatik aurkeztu ziren gehienak eta ondoren baziren Gasteizkoak, Leioakoak edo Bilbokoak. Orain laburpen guztiekin OSAGAIZ aldizkariaren ale berezi bat argitaratu dugu eta espero dugu zure interesekoa izatea.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea