Osagaiz 3.1 (2019)

Pertsona osasuntsuak txekeatzeak ez du hilkortasuna gutxitzen

Egilea(k):
Asier Mitxelena Bengoetxea
Gaiak:
Hilkortasuna, Osasuna
Orrialdeak:
2
Zenbakia:
3
Argitalpen-urtea:
2019
SHU:
61
Deskargatu
Osagaiz-en ikusi

Laburpena:

Pertsona heldu eta osasuntsuetan azterketa orokorrek edo txekeoek ez dute hilkortasun orokorra jaisten (RR 1,00; KI 0,97-1,03), ez dute minbiziagatiko hilkortasuna jaisten (RR 1,01; KI 0,92-1,12), ez dute bihotz-hodietako gaixotasunengatiko hilkortasuna jaisten (RR 1,05; KI 0,94-1,16), ez dituzte bihotzeko infartuak gutxitzen (RR 0,98; KI 0,94-1,03) eta ez dituzte iktusak gutxitzen (RR 1,05; KI 0,97-1,17).

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea