Osagaiz 7.1 (2023)

Psoriasia: zer da eta nola trata dezakegu?

Laburpena:

Psoriasia batez ere larruazaleko manifestazioak dituen gaixotasun kroniko immunologiko eta errepikakorra da. Gaixo gehienetan modu onberan agertzen den arren, pertsona batzuetan desgaitasun fisiko, sozial edo psikologikoa eragin dezake eta, ondorioz, gaixoaren bizi-kalitatean nabarmen eragin. Azken urteetan psoriasiaren terapeutikan aurrerapen handiak gertatu dira, batez ere terapia biologikoaren eskutik. Psoriasiaren agerpenean parte hartzen duten bitartekari desberdinetan eragiten duten tratamendu berriak garatu dira, eraginkortasun handikoak gainera, baina oraindik ere gaixotasun sendaezina izaten jarraitzen du. Gako-hitzak: psoriasia, tratamendua, terapia biologikoak, larruazala, immunitate-sistema. Psoriasis, what is it and how can we treat it? Psoriasis is an immune-mediated chronic recurrent disease with mainly cutaneous manifestations. Although it manifests itself in a mild way in most patients, it can cause physical, social or psychological disability in some people, having a significant impact on the quality of their lives. There have been important advances in the treatment of psoriasis in the last years, specially in the field of biologic therapies. New highly effective treatments targeting different intermediaries involved on the onset of psoriasis have been developed, but psoriasis still remains an incurable disease. Keywords: psoriasis, treatment, biologic therapies, skin, inmune system

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea