Snoezelen terapia, zentzumen anitzeko terapia (ZAT) ez-farmakologiko eta psikosoziala da; zazpi funtsezko zentzumenen estimulazioan edo erlaxazioan oinarritzen dena, hain zuzen ere. Pertsonon ongizatea eta norberaren bizi-kalitatea hobetzea du helburu nagusia. Ikusmen, entzumen, ukimen, dastamen, oreka, propriozepzio eta usaimen zentzumenak hainbat objekturen bitartez kitzikatzen dira: argiztapen artifizialaren, musika lasaigarri edo terapeutikoaren, ehundura ezberdinen eta hainbat lurrinen eta elikagaien bidez, besteak beste. Terapia honen erabilera dementziaren sintoma fisiologikoak eta portaera-aldaketak arintzeko hautabide eraginkor gisa bistaratu da azken hamarkadan. Dementzia etengabeko narriadura kognitiboa eragiten duen gaixotasun kronikoa eta atzeraezina da; baita sintoma fisiko, fisiologiko eta portaera-aldaketa nabarmenak eragiten dituen gaitz neurologikoa ere. Oldarkortasuna, depresioa, antsietatea, gogogabezia, loezina eta elikadura-nahasmendua dira dementzia gaixotasunean deskribatu izan diren eta Snoezelen terapiak hobetzen dituen sintoma fisiologiko eta portaera-aldaketa ohikoenak. Horrez gain, aipatzekoak dira Rett sindromean, garun-lesio traumatikoan, zainketa aringarrietako programetan eta garun-paralisian Snoezelen terapiak eragiten dituen onura nabarmenak. Azterlan honek Snoezelen terapiaren inguruko hainbat ikerketa biltzen ditu. Kontzeptuaren deskribapen zehaztua eta Euskal Herriko udalerrietan azken urteotan terapia honi eman zaion erabilera terapeutikoaren zein pedagogikoaren azalpen orokorra azaltzen dira. Horrez gain, hainbat gaixotasunen aurrean terapia honek ekar ditzakeen efektu mesedegarrien edo mugen eta gabezien deskribapena jorratuko da ikuspuntu kritiko batetik.
Gako-hitzak: Snoezelen, Zentzumenak, Terapia, Estimulazioa, Erlaxazioa, Dementzia.
Snoezelen, a multi-sensory stimulation therapy described as a nonpharmacological psychosocial intervention, is based on the stimulation or relaxation of the primary senses of sight, hearing, touch, taste, balancing, proprioception and smell, through the use of lighting effects, meditative or integrative music, tactile surfaces, and the odors of relaxing essential oils. The main objective of this multi-sensory therapeutic approach is the personal wellbeing of people. It has become increasingly popular in the last decades given its efficacy to alleviate the behavioral and psychological (BPSD) symptoms usually observed and described in dementia illness. Dementia is a chronic, irreversible and neurological disease that is characterized by a progressive cognitive deterioration and a wide range of behavioral and psychosocial problems including aggression, depression, anxiety, euphoria, apathy, disinhibition, agitation, sleeping disturbances, and eating disorders. In addition, a few studies have also reported the possible application of this therapy in other diseases such as Rett syndrome, traumatic brain injury, palliative care or cerebral paralysis. This review collects Snoezelen information of various articles offering a detailed description of the concept. It also explains the pedagogical and therapeutic used of the therapy that is taking place in villages of the Basque Country, giving a critical view of the beneficial effects and shortcomings that Snoezelen therapy can bring for treating brain diseases.
Keywords: Snoezelen, Senses, Therapy, Stimulation, Relaxation, Dementia.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio