Osagaiz 4.2 (2020)

Taxus baccata intoxikazioa

Laburpena:

Taxus baccata munduko zuhaitz toxikoenetako bat da. Taxanoak eta alkaloide toxikoak dauzka: taxina da arriskutsuena. Landare ohikoa da gurean eta erabat arriskutsua izan daiteke; haatik, haginintoxikazioa nahiko bakana da. Kasuak nahita edo ezbeharrez gerta daitezke. Hortaz, gertaera susmagarrien orientazio eta diagnostiko azkarra egitea garrantzitsua da, arin artatzeko. Kasu baten berri izan genuen. Gizonezko batek hagin-hosto ugari irentsi zuen suizidatzeko asmoz eta sintomarik gabe ospitaleratu zuten. Arnas alkalosia, konorte-galera eta takikardia bentrikularra jasan zituen ondoren. Urgentziaz tratatu zuten eta astebetean guztiz suspertu zen. Ez dago intoxikazio hau orienta dezakeen alterazio analitiko espezifikorik. Laborategi klinikoetan ez da taxinaren konposatuen analisia egiten. Behin betiko diagnostikoa 3,5-dimetoxifenola (taxinaren metabolitoa) neurtuz konfirmatu zen, gas-kromatografia eta masa-espektrometria bidez. Laginak Toxikologia Institutuan analizatu ziren. Gako-hitzak: 3,5-dimetoxifenola, hagina, intoxikazioa, kardiotoxikotasuna, taxina, Taxus baccata Taxus baccata is one of the most poisonous trees in the world. It contains taxanes and toxic alkaloids: the most dangerous one is the taxine. It is a fairly common plant in our environment and could be extremely dangerous; however, yew poisoning is quite rare. Cases may occur by voluntary or accidental form. Therefore, the rapid orientation and diagnosis of suspected episodes are important, in order to treat it quickly. A man was transferred to the hospital with no symptoms after autolytic attempt by abundant yew leaves ingestion. He presented respiratory alkalosis, reduced consciousness and ventricular tachycardia. He was treated urgently and fully recovered in a week. There are no specific analytical alterations in this intoxication. Taxine compound analysis is not made in clinical laboratories. The final diagnosis was confirmed by the detection of 3,5-dimethoxyphenol (a taxine metabolite), by gas chromatography-mass spectrometry. Samples were analyzed by the Institute of Toxicology. Keywords: 3,5-dimethoxyphenol, yew, intoxication, cardiotoxicity, taxine, Taxus baccata

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea