Osagaiz 4.2 (2020)

Terapia antidepresiboaren azken pausoak: oraina eta geroa

Laburpena:

Depresioa gaixotasun psikiatriko ohikoenen artean dago, eta haren intzidentziaren gorakada etengabea da. Depresioaren jatorria eta mekanismo etiologikoak azaltzen dituzten hainbat teoria garatu diren arren, gaixotasunaren oinarri neurobiologikoaren alderdi asko ezezagunak diraoraindik. Hipotesi esanguratsuenak depresioaren teoria monoaminergikoa, neurotrofikoa eta neuroinflamatorioa dira, eta horien eta beste batzuen jatorria, ebidentziak eta xehetasunak aditzera ematen dira berrikuspen honetan. Iraganean depresioa tratatzeko farmakoen aurkikuntza zorizkoa izan da, eta haien ekintza-mekanismoen ikerketak gaixotasunean ageri diren nahasmendu neurobiologikoei buruzko ezagutza eman digu. Azken hamarkadetan, aldiz, paradigma aldatu da, eta tratamendu berriak depresioaren etiopatogeniaren ituetan oinarritzen hasi dira. Patologiaren tratamendu farmakologikoaren oinarrian antidepresibo klasikoak daude. Duela hamarkada ugari aurkitu ziren, eta geroztik erabili dira: monoaminooxidasaren inhibitzaileak, antidepresibo triziklikoak eta monoaminen birxurgapenaren inhibitzaileak. Trazodona eta mirtazapina antidepresiboak, profil farmakodinamiko konplexuagokoak, urte batzuk geroago garatu ziren. Farmako talde horien eragin desiragaitz ohikoak ekiditeko eta tratamenduaren eraginkortasuna hobetzeko xedez ekintza-mekanismo alternatiboak esploratu dira, eta ikerketa horietatik sortu dira, esate baterako, agomelatina, tianeptina eta bortioxetina. Horien eraginkortasuna eta erabilera oso mugatuak dira, dena den. Ketamina, aldiz, denbora laburrean depresioaren tratamenduaren iraultza abian jarri duen substantzia izan da, sintomen hobekuntza nabarmena eta azkarra erakutsi duelako entsegu anitzetan, segurtasun eta tolerantzia egokiarekin batera. Azkenik, nabarmentzekoak dira substantzia haluzinogenoak, depresioaren eta beste gaixotasun psikiatrikoen tratamendurako erakutsi duten potentzial izugarriari esker. Depresioari dagokionez, psilozibina da psikodelikoen artean azpimarragarriena: paziente deprimituen hobekuntza azkarra eta iraunkorra eragiten badu ere, haren mekanismo antidepresiboak ezezagunak dira, eta horiek argitzeko entseguak ikerketaren gailurrean daude egun. Gako-hitzak: Depresio nagusia, antidepresiboak, estresa, neuroinflamazioa, monoaminak, psilozibina. Depression is among the most common psychiatric diseases in today’s society, and its incidence is steadily increasing. Many theories have attempted to explain depression’s origin and etiology, the most relevant being the monoaminergic, the neurotrophic and the neuroinflammatory hypothesis of depression, but various aspects of its neurobiology are still unknown. This review discusses their origin, evidence and features, along with a fewother theories’. In the past, antidepressant drug discovery happened by chance, and the study of effective substances at improving symptoms contributed greatly to the knowledge of the neurobiology of depression.Classical antidepressants constitute the base of the pharmacological treatment of depression: monoaminoxidase inhibitors, tricyclic antidepressants and monoamine reuptake inhibitors. Newer drugs, like trazodone and mirtazapine, possess a more complex pharmacodynamic profile. With the aim to avoid their usual adverse effects, and to improve their effectiveness, alternative mechanisms have been explored. This research has resulted in the discovery of substances such as agomelatine, tianeptine and vortioxetine, but their use and efficacy are not very widespread. Nonetheless, ketamine has recently revolutionised the research of antidepressants, since it has proven to be a fast-acting, potent antidepressant, even in resistant cases, in addition to being safe and well-tolerated. Lastly, psychedelic substances have been known to improve symptoms of a variety of psychiatric diseases, including depression. Specifically psilocybin has shown great prospects as an antidepressant in a number of studies. Despite its undeniable beneficial effects on depressed patients, its antidepressant mechanisms are not entirely clear, and research in the field is currently trending.ç Keywords: Major Depression, antidepressants, stress, neuroinflammation, monoamines, psilocybin.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea