Osagaiz 5.2 (2021)

Umeak Gidatutako Elikadura Osagarriaren metodoa osasun-zerbitzuetatik gomenda daitekeen estrategia al da?

Laburpena:

Elikadura osagarriari ekitea pauso garrantzitsua izaten da, haurtxoaren hazkuntza eta garapen egokia ematen ari dela bermatu behar baita. Azken hamarkadetan, koilara bidezko metodoa orokortu izan da haurtxoa elikatzeko. Hala ere, gaur egun geroz eta ezagunagoa egiten ari den metodo bat badago, Umeak Gidatutako Elikadura Osagarria (UGEO), ingelesezko Baby-Led Weaning (BLW) terminoaz aditzera eman dena. Metodo honek haurra bere kabuz elikatzea du oinarri, eskaintzen zaizkion elikagaiak (bere garapen-mailara egokitutakoak) eskuekin hartu eta hark erabakitzen duen erritmoan ahoratzea, alegia. Baina, gailentzen ari den metodo honek kezkak eta zalantzak ere sortu ditu, bai gurasoen artean baita profesionalen artean ere. Hori dela eta, galderetan oinarritutako literaturaren berrikuspen honek UGEO/BLW metodoaren onargarritasuna eta egokitasuna aztertzea du helburu, gizartean suertatzen diren ohiko zalantzei helduz, ikuspuntu zientifiko batetik erantzunak emateko asmoz. Era berean, osasun-autoritateek UGEO/BLWaren inguruan duten iritzia eta emandako gomendioak ere biltzen dira, gaiaren inguruko ikerketa gehiagoren beharra dagoela azpimarratuz. Gako-hitzak: haurtzaroa, elikadura osagarria, Umeak Gidatutako Elikadura Osagarria, arriskuak, gomendioak, osasun-zerbitzuak Is the Baby-Led Weaning an approach that could be recommended by the Health Service? Beginning with the complementary feeding is an important step, since a proper growth and development of the baby must be ensured. In the recent decades, the spoon-feeding method has been generalized. However, there is a method that is becoming more and more popular these days, known as Baby-Led Weaning (BLW). This method is based on the child feeding on its own, taking the offered foods (adapted to his/her development level) with his/her hands, and at the rate at which he/she decides to eat them. However, this prevailing method has also arisen uneasiness and doubt in both parents and professionals. This literature review based on questions intends to examine the feasibility and suitability of the BLW method by addressing the usual social doubts in order to provide answers from a scientific point of view. It also includes health authorities’ opinions and recommendations regarding BLW, emphasizing the need for further investigation into the issue. Keywords: childhood, complementary feeding, Baby-Led Weaning,

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea