Osagaiz 4.1 (2020)

Zitoeskeletoaren konplexutasuna espermiogenesian

Laburpena:

Espermatidaren zitoeskeletoak egitura oso konplexuak eratzen ditu. Egitura iraunkorrak zein iragankorrak izanda, guztien koordinazioa eta elkarlana ezinbestekoa da zelula helduaren garapen morfofuntzionalerako. Espermatida gameto maskulinoa edo espermatozoidearen aurreko zelula mota da. Espermatozoidea zelula oso espezializatua da, hozi-zelulen murrizketa genetiko eta berrantolaketa zitoplasmatiko konplexu baten emaitza. Prozesu bi horien inguruan asko dakigu, meiosiari buruz, bereziki. Baina, zitoplasmaren berrantolaketan, nahiz eta prozesuan parte hartzen duten egitura zitoesletikoak deskribatuta egon, gutxi dakigu haren garraio, polarizazio, eraketa eta elkarren arteko harremanaren inguruan. Mikrotubulu eta mikropiruzko egiturak dira, hots; akrosomaren eraketarako beharrezkoa den sare trans-Golgi, manchette-a, akroplaxoma, buru-isatsa loturarako aparatua eta axonema dira. Guztiak egitura eta mekanismo erabat garrantzitsuak espermatozoide bideragarriak; mugikorrak, ernaltzeko gaiak, eta azkenbatean, beharrezkoak gure espeziaren iraunkortasunerako, alegia. Ernalezintasuna osasun publikoaren lehentasuna bihurtu da eta haren ikerketa interes handikoa da egun, zientifikoa zein soziala. Gizonezkoen ernalezintasun-kasu gehienak espermatogenesiaren akatsen ondorio dira. Egoera horietan Laguntza Bidezko Ugalketa Teknikak (LBUT) erabiltzen dira eta haien arrakasta espermatozoidearen aukeraketan dago. Gizonezkoaren ernaelezintasun askoren zergatiak ezezagunak direnez eta terapiaren ondorioak LBUT eta hormonen kontrolaren haratago doazenez, zergatien bide asoziatuak eta ernalezintasunean inplikatutako molekulen identifikazioak erabateko garrantzia dauka egun. Espermatogenesiaren azkenengo etapa, non espermatida biribila gameto maskulino funtzionala bilakatzen den, gakoa izan daiteke espermatozoidea aukeratzeko teknikak garatzean. Horren inguruko ezagutza oso tresna erabilgarria izan daiteke LBUTetarako beharrezkoa den gameto maskulinoa aukeratzeko metodoen diseinurako. Gako-hitzak: espermiogenesia, zitoeskeletoa, akrosoma, akroplaxoma, manchette-a The spermatid cytoskeleton forms intricate structures. Spermatogenesis is a complicated process that combines proliferation, meiosis and finally differentiation of the haploid cell, called roud spermatid. The last part or this process or spermiogenesis is the transformation of the round spermatid into elongated spermatid by several structural modifications: the biogenesis of the acrosome, the nuclear compaction, the formation of the flagellum, the mitochondrial reorganization and the elimination of almost the entire cytoplasm. The cytoskeleton of the spermatid is key in this total reorganization; a network of microtubules and microfilaments whose assembly, organization and interaction is crucial for obtaining the functional male gamete. These are described structures, but, today, there are many unknown aspects about the transport, polarization, organization and relationship that they establish among themselves. They are the trans-Golgi network for the formation of the acrosome, the manchette, the acroplaxoma, the head-tail coupling apparatus (HTCA) and the axoneme of the spermatid. Infertility has become a priority of public health and its study is of huge interest, both scientific and social. Male infertility is due to defective spermatogenesis, caused by one or more failures during the biogenesis of the male gamete. Since assisted reproduction techniques are the most chosen options for cases of male infertility and since in most cases the success of the technique lies in the success of sperm selection, focusing on understanding the pathways associated with the causes themselves, as well as the identification of molecules involved with infertility itself, has become a social priority. Keywords: spermiogenesis, cytoscheleton, acrosome, acroplaxome, manchette

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea