Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta,
apirilaren 23an, UEUren dendako liburu guztiek % 50eko beherapena izango dute.
2013. urtearen amaieran, euskaraz inprimatu zen lehen liburua 11 hizkuntzatan irakurtzeko aukera egongo da. Hain zuzen beste 6 hizkuntzatara itzuliko da; katalan, galiziera, arabiera, txinera, errumaniera eta kitxua hizkuntzatara.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio