UEU 1978. urtean hasi zen liburuak argitaratzen eta harrez gero genero guztietako liburuak kaleratu ditu: testuliburuak, saiakerak, goi-mailako dibulgazioa, erreferentziazko obren itzulpenak, doktorego-tesiak...
Beraz, libururen bat eskuratzekotan bazabiltza % 50eko deskontuarekin lor dezakezu UEUren webguneko dendan apirilaren 23an.
Osagaiz aldizkariaren hirugarren alea prestatzen gabiltza. Artikuluak bidaltzeko EPEA IREKITA DAGO 2018KO MARTXOAREN 25ra ARTE.
"Kartzela genero-erakunde bezala: bereizkeriak, erresistentziak eta agentzia Euskal Herrian espetxeratutako emakumeen artean" liburua argitaratu berri du UEUk. Maria Ruiz Torrado egilearekin hitz egin dugu.
"Irakaspen sozioekonomikoak Eskozia eta Kataluniako prozesuetatik" liburua argitaratu berri du UEUk. Egileak Oskar Arantzabal, Baleren Bakaikoa, Joseba Barandiaran, Gorka Bueno eta Mikel de la Fuente Lavin dira.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio