Bakarne Altonaga Begoñak, Maialen Aranguren Alonsok, Aintzane Rincón Diezek “Historiagintzaren ikuspegi berriak: teoria eta praktika” liburua argitaratu dute. Historiagintzaren alderdi teorikoen inguruan hausnartzen duen euskarazko testuliburua da berau. UEUk UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua.
"Euskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktika berriak birpentsatzen" liburua argitaratu berri du UEUk Jone Goirigolzarri Garaizar, Xabier Landabidea Urresti eta Ibon Manterola Garateren koordinaziopean.
“Paisaia-ikuspegia eta haren lau dimentsioak” Maider Uriarte Idiazabalen tesian oinarritutako liburua argitaratu du UEUk. Anartz Ormaza Ugalde eta Leire Milikua Larramendik hartu dute liburua editatzeko ardura. “Ohore bat izan da” eurentzat Uriarteren gertukoek egindako proposamena.
“GERO, euskara xumean” liburua argitaratu du Patxi Salaberri Muñoak UEUrekin. Axularren "Gero"-ren bertsio irakurterrazagoa.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio