“Medikuaren oinarrizko gaitasun profesionalak” liburua argitaratu du Maialen Berridi Agirre familia-mediku donostiarrak UEUrekin.Berridik Gipuzkoako Familia eta Komunitate Arretako Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionalean dihardu 2017tik. Komunikazio klinikoa eta genero-ikuspegia dira bere lan-ildo garrantzitsuenak. Osasungintza Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) antolatzen duen Agote saria jaso zuen lan hau egiteko.
Argazkia: Noaua
“64 begirada xake-taularen zuri-beltzetan” liburua argitaratu berri du Gari Berasaluze Ostolazak UEUrekin. The Queen’s Gambit telesaila ikusi eta xakearekiko sukarrak zeharo harrapatuta.
Uztaro aldizkariaren 118. zenbakian “Harrotasun morala: oinarrizko ikerketa eta hezkuntza-inplikazioak” izeneko artikulua argitaratu dute Susana Conejero Lopezek, Aitziber Pascual Jimenok, Jara Mendia Garciak, Jon Zabala Arandok eta Itziar Etxebarria Bilbaok. Conejerorekin izan gara gu, gaiaren inguruan gehiago jakin asmoz. Psikologian doktorea da bera eta UPV/EHUren Gipuzkoako campusean irakaslea.
“Berrien Idazkera. Albistea lantzeko oinarrizko esku liburua” argitaratu du UEUk UPV/EHUrekin koedizioan. 2013an argitaratutako “Kazeta-idazkera: arauak eta estiloa hitzen jokoan” liburuaren moldaketa dugu liburu hau, Alazne Aiestaran Yarza eta Jose Mari Pastor Gonzalez UPV/EHUko kazetaritza saileko irakasleek egindakoa. Berez, Kazetaritza, Publizitatea eta Harreman Publikoak eta Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduak egiten ari diren lehenengo mailako ikasleei dago zuzenduta.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio