Gehitutako azken liburuen argazkiak

Azken berriak

Iñaki Alegria: “Esango nuke kolonialismoaren azterketarako derrigorrezko liburua dela”

2021-10-06

Eduardo Galeanoren “Latinoamerikaren zain urratuak” liburua ezaguna itzuli du Iñaki Alegria Loinazek. UEUko zuzendari ohia da Alegria eta talde eragileko kidea. IXA ikerketa taldeko sortzaileetako bat ere bada eta herri ekimeneko beste hainbat saltsatan ibili dena eta dabilena. Jubilatuta dago gaur egun, baina ez erretiratuta, eta jubilazioa aprobetxatu du bere ustez euskaraz behar zuen liburu hau itzultzeko.

 

Maitane Arnoso: “Edozein helburu politikok eraikuntza eta adierazpen artistikoa behar ditu”

2021-04-28

Uztaro giza eta gizarte zientzien aldizkariaren azken alerako “Sortzaile kulturalak eragile sozialak al dira? Errepertorio kulturalak: espazio, audientzia eta estetika berriak” izeneko artikulua idatzi dute Leire Amenabar Larrañagak eta Maitane Arnoso Martinezek. Amenabar Psikologian graduatua da eta Arnoso, berriz, Zientzia Politikoetan doktorea eta EHUko irakaslea.

 

“Gaur egungo etxeen barne antolaketak kultura kapitalistaren ondorio dira”

2021-03-24

Aldiri Arkitektura eta Abar aldizkariaren 42. alean “Doktrinamendu arkitekturak” aztertu dituzte. Bertan, besteak beste, Andoni Duque Ingunza eta Irantzu Ibañez Espinosak “Globalizazioaren doktrinamendua” espazio domestikoan aztertu dute.

 

Ines Erkizia: “Populazioaren %20-30ak sufritu du depresioaren sintomaren bat pandemiak iraun duen hilabete hauetan”

2021-02-09

Osagaiz osasun zientzien aldizkariaren azken alean “Terapia antidepresiboaren azken pausoak: oraina eta geroa” izeneko artikulua argitaratu du Ines Erkizia Santamariak. UPV/EHUko Neuropsikofarmakologia taldeko ikertzailea da Erkizia eta depresioaren inguruan gehiago jakin asmoz jo dugu beregana.


 

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea