Atzo arratsaldean aurkeztu zuen EHUko Euskara Institutuak bere azkenengo lana: Euskararen Egungo Testuen Corpusa (ETC). XXI. mendeko prosazko testuez osatutako bilduma erraldoia da. Euskaraz sekula izan den handiena: 200 milioi hitz baino gehiago biltzen ditu, guztiak ere 2001-2011 bitarteakoak. Sarean dago atzotik erabilgarri.
Corpus hori osatzeko laguntza eskaini du UEUk, 2000. urtetik 2011. urterateko argitalpenen eduki osoa beraien esku jarriz. Gure eskerrik beroenak proiektu honetarako baimena eman diguten egile guztiei.
Ikusi hemen albiste osoa:
http://sustatu.com/1363080705?utm_source=newsletter&utm_medium=email
Olaia Martinez eta Iñaki Etaio EHUko farmazia fakultateko irakasleak eta lankideak dira, Olaia Martinez Nutrizio eta Bromatologia ikasgaiaren irakasle da, eta Iñaki Etaio, berriz, Elikagai teknologia ikasgaikoa. Irakasle “euskaldunak, gazteak eta berriak”, bezala aurkezten dira, eta, nahiz eta elkarrekin ikerketan ez jardun, ikasgaietako hainbat alorretan euskarazko materialen hutsunea ikusten zuten. Behar horri erantzuteko asmotan Elikagaien segurtasuna eta kalitatea XXI. Mendean liburua argitaratu dute UEUrekin. Liburuari buruz gehiago jakiteko Olaia Martinezek galdera batzuk erantzun dizkigu:
Dabid Anaut filologoak eta euskara teknikariak Hizkuntzaren barrurako atea liburua argitaratu du Udako Euskal Unibertsitatearekin (UEU). Lanean jarduteaz gain, gustuko lanean jarduteko parada duen nafarrari betidanik interesatu zaio hizkuntzaren jatorria aztertzea. Oraingo honetan, euskaratik haratago, hizkuntza bere osotasunean aztertu du.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio