UZTARO aldizkariak aukera bikaina zabaltzen du, izan ere, bertan, irakurleen edo nahi duenaren artikuluak argitaratzeko aukera ematen baita. Artikuluek giza eta gizarte-zientziei buruzkoak izan beharko dute argitaratuak izateko, baina hauen barruko arloak oso anitzak dira: ekonomia, zuzenbidea, psikologia, pedagogia, filosofia, kazetaritza, soziologia, soziolinguistika, linguistika, glotodidaktika, literatura, itzulpengintza, ikasketa klasikoak, artea, musika, historia eta geografia.
Aurreko Otsailaren 17 agerraldiari jarraituz, maiatzaren 17an ere, euskarazko hedabide ez publikoen ordezkariek agerraldia egin dute Donostian. Bertan, otsailetik gaur arte, alderdi eta instituzioekin izandako bileren balorazioa egin dute eta etorkizunerako aurrera pausuak zehaztu dituzte.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio