Gehitutako azken liburuen argazkiak

Azken berriak

Txillardegi laguna joan zaigu

2012-01-14

Txillardegi laguna joan zaigu

UEUren ibilbidean zehar ondoan izan dugun lagun bat joan zaigu, Txillardegi. Hizkuntzalaritza Sailean lanean buru-belarri ibiltzeaz gain, sailburu ere izan zen. Gizon polifazetikoa: ingeniaria, politikaria, hizkuntzalaria, irakaslea, euskararen aldeko militante nekaezina, abertzalea txapeleraino.

2000. urtean bere omenez liburu bat argitaratu zuen UEUk: Txillardegi lagun-giroan. Berak hainbat idatzi izan zuen gurean, berari zor geniona eskertzeko berataz aritu ginela.

Liburua euskaldun miresgarri bati egindako omenaldia da, maitasun handienarekin gauzatua. Lagunek lagunari opatua, adiskideari adiskideek eskainia. Eskerrik asko guztiagatik!

Partida izendun osoa kendu dio Hezkuntza Sailburuak UEUri

2011-12-23
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) agerraldi baten bidez Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak UEUren zuzeneko diru-laguntza osoa kentzea salatu du.  Egoera honek UEUk bere jardueraren azterketa sakona egitera behartzeaz gain, egiturazko murrizketak ere ekarriko dituela adierazi du elkarteak. Murrizketa horiek, langileria eta egitasmoak ukituko ditu, tartean egitasmo hau, Buruxkak Liburutegi Digitala.

SARITUAK Unibertsitateko ikasmaterial sustatzeko poltsen X. deialdian

2011-12-22
11 lan aurkeztu dira Unibertsitateko ikasmaterialak sustatzeko X. diru-poltsen deialdira

 

Abenduaren 15ean bildu zen epaimahaia eta 16an berretsi Talde Eragileak; ondoko hauek izan dira aukeratutako proiektuak:

Unai Fernandez de Betoño Saenz de Lacuestak aurkezturiko Hirigintzaren oinarriak (Arkitektura Sailekoa)

Iker Etxano Gandariasbeitiak aurkezturiko Ekonomia iraunkorra: printzipioak, tresnak eta aplikazio praktikoak (Ekonomia Sailekoa)

Aitor Aritzeta Galanek eta Goretti Soroa Martinezek aurkezturiko Emozioa eta gaitasun sozio-emozionalak (Psikologia Sailekoa).

 Beraiei esleituko zaie laguntza, hurrengo egunetan.

UEUren nobedadeak Durangoko Azokan

2011-12-01

Durangoko Azokaren 46. edizioa

Abenduaren 4tik 8ra egingo da Azokaren 46. edizioa.

Ordutegia (10:30 - 20:00)

Udako Euskal Unibertsitatea bere standa izango du Durangoko Azokan, ez ahaztu bisita egitea.

Artekale 36an egongo da kokatuta gure standa.

Bertan hainbat nobedade izango dira salgai!!!!

 

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea