Gehitutako azken liburuen argazkiak

Azken berriak

Susana Conejero "Harrotasun moralaren funtzio garrantzitsuenetariko bat jokabide prosozialean duen eragin positiboa da”

2021-10-26

Uztaro aldizkariaren 118. zenbakian “Harrotasun morala: oinarrizko ikerketa eta hezkuntza-inplikazioakizeneko artikulua argitaratu dute Susana Conejero Lopezek, Aitziber Pascual Jimenok, Jara Mendia Garciak, Jon Zabala Arandok eta Itziar Etxebarria Bilbaok. Conejerorekin izan gara gu, gaiaren inguruan gehiago jakin asmoz. Psikologian doktorea da bera eta UPV/EHUren Gipuzkoako campusean irakaslea.


 

“Kazetaritza etengabeko interpretazio ariketa da”

2021-10-22

“Berrien Idazkera. Albistea lantzeko oinarrizko esku liburua” argitaratu du UEUk UPV/EHUrekin koedizioan. 2013an argitaratutako “Kazeta-idazkera: arauak eta estiloa hitzen jokoan” liburuaren moldaketa dugu liburu hau, Alazne Aiestaran Yarza eta Jose Mari Pastor Gonzalez UPV/EHUko kazetaritza saileko irakasleek egindakoa. Berez, Kazetaritza, Publizitatea eta Harreman Publikoak eta Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduak egiten ari diren lehenengo mailako ikasleei dago zuzenduta.

 

 

Iñaki Alegria: “Esango nuke kolonialismoaren azterketarako derrigorrezko liburua dela”

2021-10-06

Eduardo Galeanoren “Latinoamerikaren zain urratuak” liburua ezaguna itzuli du Iñaki Alegria Loinazek. UEUko zuzendari ohia da Alegria eta talde eragileko kidea. IXA ikerketa taldeko sortzaileetako bat ere bada eta herri ekimeneko beste hainbat saltsatan ibili dena eta dabilena. Jubilatuta dago gaur egun, baina ez erretiratuta, eta jubilazioa aprobetxatu du bere ustez euskaraz behar zuen liburu hau itzultzeko.

 

Maitane Arnoso: “Edozein helburu politikok eraikuntza eta adierazpen artistikoa behar ditu”

2021-04-28

Uztaro giza eta gizarte zientzien aldizkariaren azken alerako “Sortzaile kulturalak eragile sozialak al dira? Errepertorio kulturalak: espazio, audientzia eta estetika berriak” izeneko artikulua idatzi dute Leire Amenabar Larrañagak eta Maitane Arnoso Martinezek. Amenabar Psikologian graduatua da eta Arnoso, berriz, Zientzia Politikoetan doktorea eta EHUko irakaslea.

 

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea