Aldiri Arkitektura eta Abar aldizkariaren 42. alean “Doktrinamendu arkitekturak” aztertu dituzte. Bertan, besteak beste, Andoni Duque Ingunza eta Irantzu Ibañez Espinosak “Globalizazioaren doktrinamendua” espazio domestikoan aztertu dute.
Osagaiz osasun zientzien aldizkariaren azken alean “Terapia antidepresiboaren azken pausoak: oraina eta geroa” izeneko artikulua argitaratu du Ines Erkizia Santamariak. UPV/EHUko Neuropsikofarmakologia taldeko ikertzailea da Erkizia eta depresioaren inguruan gehiago jakin asmoz jo dugu beregana.
Labetik atera berri da “K+: Zientziak eta Humanitateak COVID-19 osteko begirada multidiziplinarretik” liburua. Xabier Landabidea Urrestiren gidaritzapean, bizi dugun egoerari begiratzeko diziplinarteko hamabi begirada, hamabi betaurreko. “Liburu honetan jasotzen diren begiradek erakusten digutena da sindemia ere deitzen hasi gatzaion gertakari global honek giza existentziaren aspektu gehienak ukituko dituela” dio Landabideak.
Txerra Rodriguez Gomez soziolinguista eta hizkuntza aholkularia UEUrekin argitaratu berri duen "30 urte mihigintzan" liburuaz. Euskara elkarteek euskararen biziberritzean izan duten eragina aztertu du Rodriguezek.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio