Gehitutako azken liburuen argazkiak

Azken berriak

Unai Fernandez de Betoño: “UEU oasia da euskarazko ikerketa arkitektonikoaren basamortuan”

2019-10-15

Hilabete honetan 10 urte beteko ditu Aldiri Arkitektura etabar UEUren hiruhilabetekariak. Unai Fernandez de Betoño Saenz de la Cuesta arkitektoa dugu sortzaileetako bat.

 

Ainara Santamaria: “Mikel Laboa erdigunea da esperimentazioaz eta tradizioaz aritzeko”

2019-09-20

Uztaro UEUren giza eta gizartea zientzien aldizkariaren 110. zenbakian Ainara Santamaria Barinagarrementeriaren “Mikel Laboari buruzko euskarazko produkzio akademikoa eta esperimentazioa” izeneko lana aurkituko dugu, besteak beste. UPV/EHUko NOR ikerketa taldeko kidea da Santamaria. Kazetaritzan Lizentziatua da eta Gizarte Antropologia masterduna.

Mikel Laboa abeslaria
Argazkia: Gotzon Egia (CC BY-SA 3.0)

“Proteinak ez dira osasunaren etsai, betiere jada gaixo ez bagaude”

2019-09-04

Azken Osagaiz Osasun-zientzien aldizkarian “Proteina ugariko dietak: lagunak ala etsaiak? Artikuluen berrikusketa” izeneko artikulua argitaratu du Aitor Garcia Barandiaranek.

 

“Guk geuk gida dezagun garapen teknologikoa eta ez gaitezen izan hark markaturiko erritmoan dantzan dabiltzan txotxongiloak”

2019-09-02

“Zalantzen amaiera? Argien Mendetik Irudiaren Arora” izeneko liburua argitaratu dute UEUrekin Aitor Zuberogoitia Espillak eta Josu Zuberogoitia Espillak. Aitor kazetaritzan doktorea da eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean dihardu lanean. Josu, berriz, filosofian lizentziaduna da eta Balio Etikoak eta Filosofia irakasten ditu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan.

 

 

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea