Gehitutako azken liburuen argazkiak

Azken berriak

Gidor Bilbao: “Lan honek erromatar gizarte patriarkalaren irudi gordina erakusten du”

2018-11-27

“Plauto. Militar harroputza” liburua argitaratu berri du UEUk. EAEko selektibitatean derrigorrezko irakurgaia da Latina irakasgaian, eta orain arte ez zegoen euskarazko itzulpenik. Gidor Bilbao Telletxeak, Paula Garcia Iraetak eta Maialen Utrilla Aranak ekarri dute euskarara komedia klasiko hau. Bilbaok eman digu bai lan honen eta baita Plautoren berri ere.

 

 

Amaia Muñoz: "Garrantzitsua da gizarteak iktusa identifikatzen ikastea"

2018-11-15

“Iktusa. Aro berri bat” liburua argitaratu du UEUk UPV/EHUrekin koedizioan. Maite Martinez Zabaleta eta Amaia Muñoz Lopetegi neurologoek landu dute. Muñozen esanetan “gaiaren inguruko literatura anitza da gazteleraz eta, noski, ingelesez ere bai. Euskaraz, ordea, zailagoa da era honetako idatziak aurkitzea”.

Joseba Permach: “Edozein ideologiatan bezalaxe, ekonomian ere diskurtsoak eta erretorika erabakigarriak suerta daitezke”

2018-10-22

Joseba Permach Martinen "Esku ikusezinaren itzal luzea. Ekonomialarien erretorikaren kritika" liburua argitaratu berri du UEUk, UPV-EHUrekin koedizioan. Ekonomian lizentziatua eta soziologian graduatua da Permach eta liburu hau gerora egindako Komunikazioa, Kultura, Gizartea eta Politikako master amaierako lanean oinarritutakoa da.

 

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea