Gehitutako azken liburuen argazkiak

Azken berriak

Ula Iruretagoiena: "Arkitekto gaztea ibilbide propioa egin beharrean aurkitzen da"

2015-07-01

Arkitekto gazteen etorkizunaz eta beren ikasketez mintzatzen da Aldiri aldizkarian. Berrikuntza dakar, gainera; izan ere, aldizkariaren azken bi zenbakiak ale bakarrean kaleratu dituzte, ikasleen Karrera Amaierako Proiekturik (KAP) esanguratsuenak batu eta ezagutarazteko asmoz. Aldiri-ko Ula Iruretagoiena zuzendariak argitu dizkigu galdera eta zalantzak.

"UEU erreferente nagusia da euskaraz sorturiko unibertsitate-liburuen argitalpenean"

2015-06-29

Unibertsitate liburuen kalitatea mantentzeko, eta, ahal den heinean, hobetzeko ardurarekin, UEU Udako Euskal Unibertsitateak argitalpen protokolo berria ezarriko du aurrerantzean. Sistema berri hori birmoldatzearen ardura Gidor Bilbao euskal filologo eta UPV/EHUko irakasleak hartu du bere gain.

Itziar Villafañez: "Langabezia-tasak jaitsi arren, prekarietatea estrukturalagoa izango da"

2015-06-12

Beste hainbat aditurekin batera, Itziar Villafañez UPV/EHUko irakasleak 'Enpresaren Zuzenbideko Sarrera: eskemak' liburua kaleratu du UEUren argitaletxean. Liburuak enpresa-jarduerari lotutako Zuzenbidearen funtsezko ezaugarriak eta edukia ikasteko oinarrizko trenza izan nahi du.

 

Aitzol Lasa: "Zientziaren irakaskuntza ezin da soilik dibertigarria edo arina izan"

2015-05-25

Eredu dinamikoen erabilera hedatzen ari da matematikaren irakaskuntzan, eta bere baitan sortu daitezkeen aukerak eta zalantzak argitu asmoz, Aitzol Lasa matematikariak "Jarduera Matematikoa eredu dinamikoen laguntzaz" liburua kaleratu du.

Aitzol

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea