Gehitutako azken liburuen argazkiak

Azken berriak

"Arreta Gabezia eta Hiperaktibitate Nahastearekin elkarbizitza desorekatzailea bezain aberasgarria da"

2020-08-26

Arreta Gabezia eta Hiperaktibitatea Nahasteak (AGHN) familietan duen eraginari buruzko artikulua argitaratu dute Uztaron Goretti Soroa Martinez, Lorena Revert Sanchez eta Aitor Aritzeta Galan ikertzaileek. Familia eta hiperaktibitatea elkarrekin biziz: atzikimendua eta heziketa estiloak izenburua duen artikuluari eta gaiari buruz gehiago jakin asmotan hitz egin dugu Soroa eta Aritzetarekin.

 

Ula Iruretagoiena: "Coronavirusa oso arkitektonikoa da, eta espazioei begira jarri gaitu”

2020-05-22

Kalean da dagoeneko Aldiri Arkitektura etabar aldizkariaren 40. zenbakia. Bertan, besteak beste, “Hezkuntza-espazioak: eskola-esperientzia, erlazio- eta eraldaketa-ingurune” izeneko artikulua dugu; Ula Iruretagoiena Busturia, Clara Eslava Cabanellas, eta Ahinitze Errasti Etxeberriaren ikerketa lanaren berri dakarrena. Iruretagoiena eta Errastirekin izan gara.

 

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea