Gehitutako azken liburuen argazkiak

Azken berriak

Oier Araolaza: “Historiak ere, ez du justifikatzen dantzako genero bereizketa”

2020-12-01

"Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan" liburua argitaratu du Oier Araolaza Arrieta dantzari eta antropologoak UEUrekin. Bere doktorego tesian oinarritutako lana da.

 

 

Anartz Ormaza: “Ez diogu behar besteko arreta jartzen ez urari ez honen kudeaketari”

2020-09-17

Labetik atera berria den Aldiri Arkitektura eta Abar aldizkariaren 41. zenbakian ura dugu protagonista bakar: “Ura gara”. Urik gabe, ez garelako. Anartz Ormaza Ugalde arkitektoa eta UEUko arkitektura sailburua izan da azken ale honen koordinatzailea.


 

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea