Gehitutako azken liburuen argazkiak

Azken berriak

Google Play Books zerbitzura bakoitzak bere dokumentuak igotzeko aukera ezarri du Googleek

2013-05-17
Google Play Bookseko erabiltzaileek orain beraien liburuak igotzeko aukera daukate. Zerbitzuan egindako berrikuntzekin batera Epub eta PDF formatudun dokumentuak igotzea ahalbidetu da.

 

Nafarroako Liburutegietako argitalpenak kontsultatu eta erreserbatzeko bertsio mugikorra

2013-05-13
Nafarroako Liburutegi Publikoetako katalogoa telefono mugikor bidez kontsultatzeko aukera dago. Hain zuzen, gailu horietarako bereziki moldatuta dagoen bertsio baten bidez.

ALDIRI. Artikuluak jasotzeko deialdia

2013-05-03
Fritz Lang-en Metropolis filmak urtez luzez iraun zuen pentsamendu kolektiboan etorkizuneko hiriaren ikur gisa, Ridley Scott-en Blade Runner-ek ordeztu zuen arte, Wachowskitarren Matrix-ek gerora ordezkatua. Hor azaldu zaigu beti arkitektura bisionarioa, etorkizun utopiko, distopiko baten iradokitzaile.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea