Gehitutako azken liburuen argazkiak

Azken berriak

Beste argitalpen bat gehiago EPUB formatuan

2013-04-30
UEUn euskarri elektroniko berri batean eskaini dugu “Hizkuntzaren barrurako atea” liburua. Aurrerapauso bat gehiago hainbat jakintza-alorretako edukiak ahalik eta gehien zabaltzeko asmoz.

Aitor Zuberogoitia eta Lierni Alkorta: "Euskarazko hedabideen etorkizuna nork bere autonomiari eutsita eta elkar onartu eta errespetatuta, saretzean dago gakoa"

2013-04-23
Aitor Zuberogoitia Mondragon Unibertsitateko irakaslearearekin eta Lierni Alkorta kazetariarekin hitz egin dugu, elkarrekin idatzitako "Masa-Komunikaziotik informazioaren gizartera" liburuaren inguruan. Bertan aipatzen diren gaiei buruz honako erantzunak eman dizkigute:

Liburuaren Nazioarteko eguna

2013-04-22
Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta,
apirilaren 23an, UEUren dendako liburu guztiek % 50eko beherapena izango dute.

"Linguae Vasconum Primitiae" Euskal Herrian esanguratsu diren beste 6 hizkuntzatara itzuliko da

2013-04-19

2013. urtearen amaieran, euskaraz inprimatu zen lehen liburua 11 hizkuntzatan irakurtzeko aukera egongo da. Hain zuzen beste 6 hizkuntzatara itzuliko da; katalan, galiziera, arabiera, txinera, errumaniera eta kitxua hizkuntzatara.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea