Gehitutako azken liburuen argazkiak

Azken berriak

Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Egunean, UEUren liburuak erdi prezioan

2017-04-18

UEU 1978. urtean hasi zen liburuak argitaratzen eta bere katalogoan genero guztietako lanak aurkitu ditzakezu: testuliburuak, saiakerak, goi-mailako dibulgazioa, aldizkariak, erreferentziazko obren itzulpenak, doktorego-tesiak...

Gidor Bilbao Telletxea: “Niretzat goi-eskola eta talaia pribilegiatua izan da Uztaro”

2017-03-22

Martxoaren 14an jaso zuen Gidor Bilbao Telletxeak (Bermeo, 1965) Jokin Apalategi Begiristainen lekukoa. Hainbat urtez Uztaro giza eta gizarte-zientzietako aldizkariko erredakzio kontseiluan izan ondoren, zuzendari ardura izango du hemendik aurrera. Ilusiorik eta lanerako gogorik ez zaio falta.

UZTAROk 100. zenbakia. Euskal produkzio zientifikoaren bilgune 1990tik

2017-03-15

Uztaro giza eta gizarte-zeintzietako aldizkariak 100. alea argitaratu du eta hori ospatzeko ekitaldia egin du UEUk Bilboko Kafe Antzokian. Helburua aldizkariaren ibilbidean nola edo hala parte izan diren guztiekin batera ospatzea izan da. Ekitaldian, sorreratik bertatik UZTAROren zuzendari izan den Jokin Apalategi Begiristainek Gidor Bilbao Telletxeari pasatu dio lekukoa.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea