Gehitutako azken liburuen argazkiak

Azken berriak

Maria Gonzalez Gorosarri:"Akreditazioa lortzeko irizpideetan euskarazko ikerkuntza alde batera gelditzen da eta ekarpen sozialak ez du baliorik"

2017-03-13

Uztaroko erredakzio kontseiluan aldaketak izan dira azkenaldian. Belaunaldi aldaketa izan da. Maria Gonzalez Gorosarri (Durango, 1978) ikertzaile eta doktorea da sartu berrietako bat. Jokin Apalategi zuzendariarekin batera berak hartuko du hitza 100. zenbakia ospatzeko antolatutako jaialdian.

Jokin Apalategi: “ Gehiagoz inork ezin du esan euskararentzat bete ezinezko alor zientifikoak existitzen direnik”

2017-03-08

Sorreratik bertatik Uztaro Giza eta gizarte-zientzietako aldizkariaren zuzendaria izan da Jokin Apalategi Begiristain (Ataun, 1943) psikologia sozialeko katedraduna (UPV/EHU). Orain, aldizkariaren 100. zenbakia besapean, agur esango dio zuzendari ardurari. Gustura dago egindako ibilbideaz, pausoz pauso lortutakoez. Hitz onak baino ez bidaia lagunentzako.

Maider Zilbeti: “Arte-ekoizpen feministek hamarkadetan egin duten lanak euskal kulturaren imajinarioan egon beharko luke”

2017-02-28

Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean” liburua argitaratu zuen iazko urte amaieran Maider Zilbeti Perezek. Bi arte-erakunde publikotan aurrera eramandako arte-ekoizpen feministak aztertzen ditu bertan.

liburu azala

''Buruxkak-en webguneko estatistikei erreparatzen badiegu oso nabaria da gailu mugikorren erabileraren gorako tendentzia''

2017-02-01

Buruxkak.eus eta uztaro.eus gailu mugikorretara egokitu ditu UEUk eta horrek suposatzen duenaz galdetu diogu Emilio Delgado UEUko informatikariari eta bide batez, proiektu bien nondik norakoez jardun dugu Nekane Intxaurtza UEUko argitalpen arduradunarekin.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea