Gehitutako azken liburuen argazkiak

Azken berriak

“Euskaldunak eta karolingiar iraultza; Akitania eta Baskonian” liburua aurkeztu du UEUk

2016-06-23

Euskal eta europar identitatearen garai erabakigarri baten kronika(k): Euskaldunak eta karolingiar iraultza; Akitania eta Baskonian barrena ikerketa liburua idatzi du Iñaki Lopez de Luzuriaga Martinez irakasleak. Bertan, Franko karolingiar iraultza eta, hura gertatzearekin batera, hauen Akitania eta Baskoniako hedakuntza aztertu du. UEUk argitaratu du liburua eta www.ueu.eus helbidean eskuratu daiteke.

Amaia Inza Bartolomé: “Arrisku Sozial Berriek gizartearen modernizazio-prozesuak sorturiko pobre izateko aukerak biderkatu dituzte”

2016-06-14

Amaia Inza Bartolomé ikertzaile oñatiarra lizentziaduna da zientzia politikoan eta hiri-industria soziologian; hain zuzen, zientzia politikoan egin zuen doktore tesia: bertan, globalizazioaren betekizunak eta horiek Estatuaren egituraketan duten pisua ikertu zuen, batez ere, ezker ideologikoari begira. Harrezkero, bere ikergai nagusia Ongizate Estatuaren teoria izan da, baina beste gai batzuk ere jorratu ditu, hala nola desgaitasun intelektuala, gizarte zerbitzuak edo Elikagai Bankuak. Uztaron argitaratu berri duen artikulua izan dugu hizpide berarekin.

Ekain Rojo Labaien: “Futbolak nazio nortasunak gorpuzteko eta agertu ahal izateko lehentasunezko eremua izaten jarraitzen du”

2016-05-27

Ekain Rojo Labaien ikertzaile donostiarrak, Ikus-entzunezko komunikazioko ikasketak amaitu eta ondorengo bi urteetan, Euskal Herria XXI doktorego programari ekin zion. Horrez gain, Berria egunkarian kazetari gisara ere aritu zen lanean Eusko Jaurlaritzaren doktorego aurreko beka eskuratu zuen arte, eta orduantxe abiatu zuen bere ikerketa ibilbidea: “Futbola eta hedabideak bikoa nazio nortasunen joko zelai garaikidea: XIX.mendetik XXI. menderako aingura” doktorego tesia idatzi zuen. Hainbat zientzia artikulu argitaratu ditu, hainbat nazioarteko konferentziatan parte hartu du, eta bizpahiru atzerriko egonaldi ere egin ditu; gaur egun, Azerbaijanen dago, 2015ean Baku hiriburuan antolatu zituzten Europako Jokoei buruzko ikerketa lanean. NOR ikerketa taldeko kidearekin solas egin dugu Uztaron argitaratu berri duen artikulua dela eta.

Ander Gortazar Balerdi: “Iruditzen zait ez dagoela argi zertaz ari garen kulturaz ari garenean”

2016-05-13

 

Ander Gortazar Balerdi arkitekto donostiar poloniartua da. Bartzelonan hirigintza arloan espezializatu ostean, egun, diseinu-prozesuen optimizazioan dabil lanean, eraikuntza, hirigintza eta mugikortasun mailan. Urrun izanagatik, Aldiri. Arkitektura eta abar aldizkariko erredakzio kontseiluko kide ere bada eta bera izan da azken alearen arduraduna; hain zuzen, “Donostia, kulturaren hiria?” zenbakiaz aritu gara berarekin.

 

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea