Egun hauetan zehar "La Biblioteca de Occidente en contexto hispánico" biltzarra ospatuko da Madrilen, Mendebaldeko literaturaren eta argitalpenen kanon bat sortzeko asmoz.
Gidor Bilbao Filologia Klasikoan eta Euskal Filologian lizentziaduna da, baita Filologia Klasikoan doktorea ere. Gaur egun Ikasketa Klasikoetako irakaslea da EHUn eta euskaltzain urgazlea ere badugu.
Horretaz gain Uztaro aldizkariko kalitate arduraduna da. Uztaro gizarte-zientziei buruzko aldizkaria da eta urtero 500 orrialde kaleratzen dira lau zenbakitan. Bertan unibertsitateetako ikerlari eta irakasleen artikuluak biltzen dira batik bat. Argitaratua izan aurretik aldizkariak kalitate sistema bat jarraitzen du eta Gidorri gai honi buruz zenbait azalpen emateko eskatu diogu.
Ingeniaritzako ikasketak dituen Joseba Felix Tobar-Arbuluk (1945.01.30) ekonomiaz hitz egitera datorkigu bere azken liburuarekin “Diru Teoria Modernoa eta finantza-ingeniaritza”. Denbora librean Unibertsitateko irakasle denak ekonomiako izen handiko pertsonen teoriak aztertu ditu gurea nolako izan beharko lukeen jakiteko, besteak beste.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio