Gehitutako azken liburuen argazkiak

Azken berriak

Jose Inazio Basterretxea:"Kazetaritzak ezin du epela izan, ezin du neutroa izan, gizartearekiko konpromisoa du eta horri erantzun behar dio"

2014-02-13
Kazetaritzaren oinarrizko ezaugarriak biltzeaz batera, ofizioaren erradiografia moduko bat ere egiten dute Alazne Aiestaran, Jose Mari Pastor eta Jose Inazio Basterretxea kazetariek UEUk argitaratutako Kazeta-idazkera: arauak eta estiloa hitzen jokoan liburuan.
 
UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle dira Alazne Aiestaran (Ermua, Bizkaia, 1972), Jose Mari Pastor (Barakaldo, Bizkaia, 1961) eta Jose Inazio Basterretxea (Galdakao, Bizkaia, 1959). Kazetarigaiez inguratuta igarotzen dituzte lanordu gehienak, eta hori horrela, ikasleei bideratutako lan tresna bat egitea erabaki dute; hain justu, kazetaritza idazkeari, estiloari eta deontologiari buruzko eskuliburu bat idaztea. Eguneroko jardunbiderako aproposa izango zaielakoan argitaratu dute.

Durangoko azokako nobedadeak eta eskaintza berezia!

2013-12-04
Asteon Durangoko azokan murgilduta gabiltza. Azoka euskarazko produkzio idatzian nahiz diskagintzan erreferentziala da. UEU unibertsitate mailako euskarazko produkzioan aintzindariak den heinean, ezinbestekotzat jotzen dugu urtero-urtero bertan egotea. Liburuak saltzea baino UEU eta bere lana ezagutaraztea da gure helburua azokan.

Joseba Iñaki Arregi Orue: “Herri Indigenak maisuak izan dira euren borroka nazioarteko gaiekin lotzeko”

2013-09-16

Ama lurraren zaindari lumadunak. Herri indigenak nazioartean izenburupean argitaratu du Joseba Iñaki Arregi Oruek bere lehen liburua UEUren eskutik. Doktoretzako tesia mugimendu indigenen buruzkoa izan baldin bazen ere, hemen eremu horretatik haratago doa eta indigenek 1992urtetik aurrera nazioartean lortu dituzten lorpenez aritu zaigu.

Maria Gonzalez Gorosarri: “ Gizarteari onura ez dakarkion kazetaritza ez da profesionala”

2013-07-04

Kazetaritzan eta, batik bat, Euskal Herriko kazetaritzan murgilduta dabilen Maria Gonzalez Gorosarrik Komunikazio-enpresa: kalitatea, helburu eta xede liburua argitaratu du UEUrekin, eta berareik hitz egitea nahi izan dugu liburuaren nahiz kazetaritzaren inguruan gehiago jakiteko.

Bloga: http://albistetan.blogspot.com.es/

Twitter: @albistetan

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea