Aldiri Arkitektura eta abar aldizkariaren erredakzio kontseiluko kidea da Itsaso Larramendi Elexgarai arkitektoa ere. Aldizkariaren ibilbideaz zein geroaz hitz egin dugu 10. urteurrenean.
Aldiriren erredakzio kontseiluan sartu berria da Laura Maioz Basterretxea. Berari ere galdetu diogu Aldirik 10 urte hauetan jokatutako paperaz zein aldizkariaren etorkizunaz.
UEUren arkitektura sailburua izateaz gain, Anartz Ormaza Ugalde Aldiri aldizkariaren parte da ia hasieratik. Erredakzio kontseiluko kide izaten jarraitzen du gaur egun.
Agurtzane Elguren Larrañaga arkitektoa ere Aldiri aldizkariaren hasierako urteen testigu izan zen eta berak bizitakoaren berri eman digu aldizkariaren hamargarren urteurrenean.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio