Hilabete honetan 10 urte beteko ditu Aldiri Arkitektura etabar UEUren hiruhilabetekariak. Unai Fernandez de Betoño Saenz de la Cuesta arkitektoa dugu sortzaileetako bat.
Uztaro UEUren giza eta gizartea zientzien aldizkariaren 110. zenbakian Ainara Santamaria Barinagarrementeriaren “Mikel Laboari buruzko euskarazko produkzio akademikoa eta esperimentazioa” izeneko lana aurkituko dugu, besteak beste. UPV/EHUko NOR ikerketa taldeko kidea da Santamaria. Kazetaritzan Lizentziatua da eta Gizarte Antropologia masterduna.
Azken Osagaiz Osasun-zientzien aldizkarian “Proteina ugariko dietak: lagunak ala etsaiak? Artikuluen berrikusketa” izeneko artikulua argitaratu du Aitor Garcia Barandiaranek.
“Zalantzen amaiera? Argien Mendetik Irudiaren Arora” izeneko liburua argitaratu dute UEUrekin Aitor Zuberogoitia Espillak eta Josu Zuberogoitia Espillak. Aitor kazetaritzan doktorea da eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean dihardu lanean. Josu, berriz, filosofian lizentziaduna da eta Balio Etikoak eta Filosofia irakasten ditu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio