Aldiri arkitektura eta Abar aldizkariaren sortzaileetako bat dugu Ibai Gandiaga Perez de Albeniz arkitektoa. Aldizkariak 10 urte betetzen dituen honetan bere bizipenen berri jakin nahi izan dugu.
Aldiri Arkitektura etabar UEUren aldizkariak hamar urte betetzen ditu urrian. Ula Iruretagoiena Busturia arkitektoak hasieratik parte hartu du proiektuan.
2018ko Iruñeko “Bertsolaritza genero-ikuspegitik” Udako Ikastarotik abiatuta “Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen” liburua argitaratu berri du UEUk Miren Artetxe Sarasola eta Ane Labaka Mayoz bertsolari eta ikertzaileen koordinaziopean.
Aldiri Arkitektura eta Abar aldizkariaren 0 zenbakia 2009ko urrian argitaratu zen. Kepa Iturralde Lertxundi erredakzio kontseiluan izan zen hurrengo zenbakitik aurrera.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio