Gehitutako azken liburuen argazkiak

Azken berriak

Jon Mentxakatorre Odriozola: “Erlijioa atetik bota dugu, eta leihotik sartu zaigu”

2016-02-25

Jon Mentxakatorre Odriozolaikertzaile galdakoztarrak “Erlijioaren itzulera eta mitoaren berreskuratze semantikoa” artikulua argitaratu berri du Uztaro aldizkarian. Filosofia eta Erlijioen Historiarekiko atxikimendu berezia akuilu, Ikastola garaitik argi zeukan kulturaren nondik-norakoetan sakondu nahi zuela, eta mendebaldeko tradizio luzeak erakarrita erabaki zuen Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologia ikasketakhautatzea: “Hizkuntza ondo ezagutzea ezinbestekoa delako hausnarketarako; izan ere, euskaratik eta euskararen gainean pentsatzeak oraindik jorratu gabeko bide asko zabaltzen ditu”. Unibertsitateko lehen urte haietatik argi izan zuen ikerketarenmunduan murgiltzeko xedea; horregatik, Euskal Nazionalismoa aztergai duen UPV/EHUko graduondokoa egin ondoren, doktoretzako ikasketak egiten dihardu egun -J.R.R. Tolkien filologoaren metafisika eta estetika ditu aztergai, hain zuzen-.

Unai Vazquez Puente: “Kolektibitatearen beharra azpimarragarria da, herri borrokak inperialismoa garaitu baitezake”

2016-02-11

Unai Vazquez Puente ikertzaile barakaldarrakMunduari so. Zenbait gatazka eta prozesuren gakoak ulertzeko XXI. mendeko inperialismoaren analisia” liburua argitaratu du duela gutxi UEUrekin batera. Ezkerraldean ezagututako langile grebek eta, orokorrean, bertako egoera zailak, Gizarte Langintza ikastera bultzatu zuten. Halere, behin amaituta ez zen asebete eta Soziologia ikasketei ekin zien. Bitartean, Amerika Latinako hainbat herri ezagutu zituen Askapena erakunde internazionalistarekin batera. Militantzia horren ondorioz espetxeratu zuten 2010ean eta kartzelan ekin zien Ekonomia ikasketei -Entzutegi Nazionalak absolbitu berri ditu duela gutxi-. Halaber, behin-behineko askatasuna eskuratutakoan, Nazioarteko Ikasketen masterrari ekin zion. Gaur arte, orain, doktorego-tesia lantzen dabil mugaz gaindiko gizarte mugimenduak ikergai hartuta.

Josu Lopez-Gazpio: “Kimikako ikasle nintzenean eskuartean izan nahiko nukeen liburua idazteko ahalegin guztiak egin ditut”

2016-01-28

Josu Lopez-Gazpio ikertzaile eta irakasle tolosarrak “Kimika orokorreko eskuliburua” argitaratu berri du UEUrekin batera. Kimikako doktoretza tesia defendatu zuenetik geratu gabe ari da ekin eta ekin: EHUko Kimika Fakultatean ematen ditu klaseak eta zientzia-dibulgazioan ere aritzen da -Zientzia Kaieran, Elhuyarren, Ekaian edota, gaur egun, Tolosaldeko Atarianzein Euskadi Irratiko Hirigorrian saioan-. Kaleratu berri duen lana idazten eman ditu 10 hilabete inguru: “Denbora askotxo, baina, ikerkuntzak, irakaskuntzak eta dibulgazioak ez dute aisialdi gehiegirik uzten”. Lan horren inguruan egin dugu solas berarekin.

SARITUAK Unibertsitateko ikasmaterial sustatzeko poltsen XIV. deialdia

2015-12-22

SARITUAK Unibertsitateko ikasmaterial sustatzeko poltsen XIV. deialdian

Azaroaren 30ean bildu zen epaimahaia eta Talde Eragileak berretsi ondoren
hauek izan dira aukeratutako proiektuak:

  1. Garbiñe Pedrosok, Arkitekturan lizentziatua, eta besteek aurkeztutako Bioeraikuntzaz eraikiz
  2. Maider Uriartek, Arkitekturan doktorea, eta besteek aurkeztutako  Lurraldea eta hiria XXI.. mendean. Ikerkuntzarako gida
  3. Bakarne Altonagak, Filosofian lizentziatuaa, eta besteek aurkeztutako Historiagintzaren ikuspegi berriak: teoria eta praktika

 

Beraiei esleituko zaie laguntza, hurrengo egunetan.

Eskerrik asko aurkeztu zareten guztioi eta zorionak irabazleei.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea