Nahia Idoiaga Mondragon elkarrizketatu dugu oraingoan, UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea bera Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia sailean. Osasun-krisien aurrean eratzen diren gizarte-irudikapenen inguruko artikulu baten koordinazio lanak egin ditu berak, ondoren Uztaro aldizkariaren 94. alean argitaratu dena. Horren inguruan solastu gara, batez ere, berarekin.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio