Arkitekto gazteen etorkizunaz eta beren ikasketez mintzatzen da Aldiri aldizkarian. Berrikuntza dakar, gainera; izan ere, aldizkariaren azken bi zenbakiak ale bakarrean kaleratu dituzte, ikasleen Karrera Amaierako Proiekturik (KAP) esanguratsuenak batu eta ezagutarazteko asmoz. Aldiri-ko Ula Iruretagoiena zuzendariak argitu dizkigu galdera eta zalantzak.
Eredu dinamikoen erabilera hedatzen ari da matematikaren irakaskuntzan, eta bere baitan sortu daitezkeen aukerak eta zalantzak argitu asmoz, Aitzol Lasa matematikariak "Jarduera Matematikoa eredu dinamikoen laguntzaz" liburua kaleratu du.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio